Author Archive
Gaixorik dauden preso politiko, eta bereziki Txus Martin-en egoeraren kontrako mozioa aho batez
Mai 07 2012- arakaldo
- 0 Comments
Bildu Arakaldok sustatuta, aurreko ostegunean, maiatzaren 3an, ohiko udalbatzan, gaixorik dauden preso politikoak eta bereziki Txus Martin pairatzen ari diren egoeraren kontrako mozioa aho batez onetsi da Arakaldon. EAJ-PNVko alkateak eta bi zinegotziek eta Bilduko bi zinegotziek mozioaren alde bozkatu zuten, hau da, udalbatza osatzen duten alkateak eta lau zinegotziek mozioaren alde bozkatu zuten, aho batez onetsita herri honetan.
Hau da EAJ-PNV eta Bilduren artean adostutako testua moziorako:
Gaixorik dauden preso politikoek, eta bereziki Txus Martin Hernando presoak,
bizi duten egoeraren aurrean, Arakaldoko Udalak honako hau erabaki du:
1.- Lehenik eta behin, Arakaldoko Udalak eskubide guztien defentsaren alde
daukan jarrera berretsi nahi du.
2.- Bide horretan, Txus Martín Hernando presoak pairatzen duen egoera
bereziki larria iruditzen zaigula adierazi nahi dugu. Bere konfiantzako medikuek
berriki publiko egin dutenez, Txus Martin Hernando Zaballako espetxean dago
gaur egun eta nahasmen eskizo-afektiboa dauka, delirio osagarriekin. Ia zortzi
urte bakarturik egin zituen Frantziako espetxeetan. 2010ean zainak mozten
saiatu zen, eta paranoia larriekin jarraitzen du oraindik. Ordutik espetxean
ezarritako tratamenduan dago, baina oztopoak jarri zaizkio bere konfiantzako
medikuarekin eta psikologoarekin egoteko.
Egoera horren aurrean, Arakaldoko Udalak behar diren gestioak egingo ditu
Jesús María Martín Hernandok behar duen mediku asistentzia bermatua izan
dezan.
3.- Espetxe Politikari buruzko Lege Organikoaren 36. artikuluan oinarrituta,
honako hau eskatzen dugu:
- Txus Martini bere konfiantzako mediku eta psikologoarekin egoteko
aukera bermatzea, oztoporik jarri gabe, Soto del Realgo espetxean sartu
zenetik (2010eko azarotik), hirutan baino ez baitiete utzi sartzen. Ezinbestekoa
da bere medikuarekin eta psikologoarekin egotea behin betiko diagnostikoa
egiteko eta dagokion tratamendua ezartzeko.
- bere konfiantzako medikuek beharrezkotzat jotzen dituzten froga
mediku guztiak egitea eta gomendatzen duten tratamendua oztoporik gabe
ematea
- Jesús María Martín Hernandori, familiari edo bere medikuei bere
inguruko txosten mediku eta froga guztien emaitzak ematea eta bere buruaz
beste egitea ekiditeko protokoloa behar bezala aplikatzea.
4.- Zigor Kodearen 92. artikulua kontuan hartuta, Txus Martin presoa aske
uzteko prozedura bizkortzeko eskatzen dugu. Baita gaixotasun larri eta
sendaezinak dituzten beste presoak aske uzteko ere.
5.- Egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Arakaldoko Udalak Jesús
María Martín Hernandoren osasun egoeraren jarraipena egingo du eta udalak
eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu arazo hau ahal den neurrian
arintzeko.
ERANSKINAK:
* Ley Orgánica Penitenciaria, artículo 36.3
“Los internos podrán solicitar a su costa los servicios médicos de profesionales
ajenos a las instituciones penitenciarias, excepto cuando razones de seguridad
aconsejen limitar este derecho”).
* Zigor Kodea, 92. artikulua
“Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, epaituek, hirurogeita hamar
urte bete dituztenean edo kondena betetzen ari direla hirurogeita hamar urte
betetzen dituztenean, baldintzapeko askatasuna lortu ahal izango dute, nahiz
eta kondenaren hiru laurdenak edo, hala badagokio, bi herenak bete ez, baldin
eta beste betekizunak biltzen badituzte.
Irizpide bera aplikatuko da, medikuaren txostenaren arabera, oso larri
dauden gaixoekin, sendaezinezko jasankizunak badituzte.”
Arakaldoko Bilduren hautagaitza eta egitarauaren aurkezpena
Mai 12 2011- arakaldo
- 0 Comments
Gaur Arakaldoko Bilduren hautagaitza eta egitarauaren aurkezpena egingo dugu.
Data: 2011-05-12
Lekua: Arakaldoko Txokoa
Ordua: 19:00 etan
Arakaldoko hautagaien zerrenda ikusgarri
Mai 07 2011- arakaldo
- 0 Comments
Ikusgarri dago jada Arakaldoko hautagaien zerrendan webgunean, laster jarriko dugu hautagai bakoitzeko argazkia eta informazio gehiago.
Helbide honetan kontsultatu daiteke:

